"Baga ala ez ga?" antzerkiak Berriatuko bideo gela bete du
Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarriaren antzerkiak jendetza erakarri du. 100 lagun inguru batu dira bideo gelan.
Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria bideogelako oholtzan.Berriatuko Udala Baga ala ez ga antzezlanak Berriatuko bideo gela hartu zuen Santa Zezili egunean [azaroak 22]. 18:30ean zeukaten jarrita hitzordua berriatuarrek, eta ez zuten hutsik egin.
Aretoa betetzea lortu zuten, eta Joseba Goienola alkateak adierazi duenez, azken aldian ohikoa dute herritarrek bideo gela betetzea halako ikuskizunetan. 100 lagun inguruko aretoa izanda ere, batzuek kanpoan gelditu behar izan zuten.
Antzezlanak giro ederra sortu zuen, eta “oso ondo” joan zen: jendea parte hartzaile egon zen, eta umorerik ere ez zen falta izan.