Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Jaiak

San Andres jaiak Etxebarrian

San Andres jaiak ate joka dituzte Etxebarrian

Astelehenean [azaroak 30] San Andres Eguna ospatuko dute, eta hurrengo domekan [abenduak 6] Euskararen Egunaren bueltan bilduko dira. Etxebarriko Udalak jaietara hurbiltzeko deia egin du.

Erroak Loran jaiak Berriatua hartuko du aste honetan

Barikuan [azaroak 27] Goikolau Saria emango diote Berriatuko Zesta Eskolari eta zapatuan [azaroak 28] Erroak Loran jaian krosa, sagardo dastaketa, erraldoien kalejira, bazkaria eta erromeria egongo dira, berriatuarrek egunaz gozatu dezaten.

Azaro akabuaren fonoteka propioa

Santa Zezilia jaiak ospatuko dituzte egunotan Lea-Artibain Mutrikun. Musika izango da protagonista: kontzertu, kalejira edota abesbatzen emanaldiak.

Erroak Loran 2025

Berriatuarren Erroak Loran jaiko bazkarirako txartelak salgai daude

Berriatuarren jaia azaroaren 28an egingo da, eta bazkarirako txartelak udaletxean daude salgai, azaroaren 25era arte. Umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte, gazteek 18 eta nagusiek 25.

Gazte Eguna egingo dute zapatuan lehen aldiz Gizaburuagako gazteek

Herrian gazteentzako ekintza faltak gizaburutar talde bat Gazte Eguna antolatzera bultzatu ditu. Pilotariak, musikariak eta DJak arituko dira arratsaldetik gauera eguna entretenitzen.

Herri kirolak izan dira protagonista San Jeronimo egunean

Gaur [irailak 30] eman diote amaiera San Jeronimo jaiei. Antolatzailek balorazio "oso ona" egin dute.

Xemeingo ezpata dantzaren erritmoan dantzatu du Arretxinagak

San Migel Egunagaz amaituko dira gaur [irailak 29] Arretxinagako jaiak. Markina-Xemeindarrak Zerutxu dantza taldea ikusteko batu dira mezaostean, eta egun osoko egitarauagaz gozatzeko asmoz igarok dute eguna bertan.

Etxebarria alaitzera dator senegaldarren eta marokoarren jaia

Senegalgo eta Marokoko etxebarritarrek elkartasunez beteko dute herria zapatuan [urriak 3].

Munitibar
Lekeitioko Mugimendu Feministaren jaien aurreko manifestazioa.

Sanantolin "euskaldun, ez baztertzaile eta askeak" aldarrikatu ditu Lekeitioko Mugimendu Feministak

Jai giroa aldarrikapenez betetzeko deia egiteagaz batera, emakumeak, genero disidenteak eta heteronormatik kanpo bizi diren gorputzak "jaien erdigunera eroan eta dagokien tokia hartzera" gonbidatu dituzte. Iazko bide beretik, aurten ere Arreta Feministako Gunea egongo da turismo bulegoan.

Zatozte Ondarroako Dendari elkarteari aitortza egin dio udalak jaietan.

25 urteko ibilbidea aitortu dio Ondarroako Udalak Zatozteri

Gauerdian jaso du dendari elkarteak aitortza. Euri zaparrada tarteko, Leokadi ezin izan da kalejiran atera. Hala ere, mezu bat helarazi du: “Arrantzale Egunean egingo dugu dantza denok batera!”.

Artelango buruhandiak
Lekeitioko Zinemazaleak elkarteko kideak

Lekeitioko Zinemazaleak elkarteak izango du sanantolinetako txupinero izateko ohorea

Herritarrek hala erabakita izango da elkartea jaietako txupineroa. Udalak eskerrak eta zorionak eman dizkie elkartekideei. Sanantolinek kartela ere badute honez gero: Lierni Ortiz Elorzaren “Dzanga jaira” lana izan da irabazlea.

Gababusa

Eskuragarri daude Ondarroako Andra Mari jaietarako Gababuserako txartelak

Kuadrilla Egunean eta Arrantzale Egunean erabili ahalko dute eskualdeko bizilagunek autobus zerbitzua. Itzulerako orduak 03:00etan eta 05:00etan izango dira.

Gehiago