Etxebarria alaitzera dator senegaldarren eta marokoarren jaia
Senegalgo eta Marokoko etxebarritarrek elkartasunez beteko dute herria zapatuan [urriak 3].
Berriatuak herriko senegaldarrek antolatutako eguna hartu zuen ekainean. Eskualdean bizi diren senegaldarrek dantzaz eta musikaz girotutako eguna ospatu zuten elkarregaz, eta oraingoan, Etxebarria izango dute topagune. Zapatuan etxebarritar guztiak izango dira bertan sukaldatuko diren jakien eta musika eta dantzen lekuko, izan ere, senegaldarrek eta marokoarrek, Etxebarriko Udalagaz batera, egun guztiko egitaraua antolatu dute plazabarrin ospatzeko.
12:00etan hasita DJ Moussa izango dute jaia musikagaz girotzen. Bazkalorduan senegaldarren eta marokoarren janaria jateko batuko dira, eta bazkalorduak ikuskizuna ekarriko du Etxebarriko plazara. Senegaldarren borroka egingo dute tanborrekin lagunduta, eta ostean, herri bien dantzak ikusteko aukera egongo da. Amaitzeko eta arratsaldea alaitzeko, DJ Moussak jarraituko du lanean.