Uda sasoia zerbait bada jai sasoia da, nonahi daude, zenbanahi… eta HITZA, zelan ez, bertan izango da. Egitarau, argazki edota bideoen bidez izan dezakezu jai herrikoien berri, herriz herri, jairik jai. Ez galdu JAIAK atala, bertan izango duzu informazio eta multimedia guztira esku-eskura.
Herrian gazteentzako ekintza faltak gizaburutar talde bat Gazte Eguna antolatzera bultzatu ditu. Pilotariak, musikariak eta DJak arituko dira arratsaldetik gauera eguna entretenitzen.
San Migel Egunagaz amaituko dira gaur [irailak 29] Arretxinagako jaiak. Markina-Xemeindarrak Zerutxu dantza taldea ikusteko batu dira mezaostean, eta egun osoko egitarauagaz gozatzeko asmoz igarok dute eguna bertan.
Markina-Xemeingo Arretxinagako eta Amorotoko San Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan. Zerutxu dantza taldeak, Pantxo Balbuenaren emanaldiak eta umeentzako eskaintzak beteko dute Arrextinaga, bihar [irailak 29].
Arretxinagako San Migel jaiak ospatuko dituzte bihar, etzi, domekan, eta martitzenean. Burutik, Perlata, Ameba eta DJ Alloxelets igoko dira oholtzara bihar [irailak 25].
Gaur [irailak 16] hasi dira Aulestiko Santa Eufemi jaiak, eta jai giroagaz jarraituko dute herritarrek domekara arte [irailak 20]. Ume, heldu eta gazteentzako egitaraua antolatu dute, bola joko, irrintzi lehiaketa eta plaza dantzan jartzeko kontzertuekin beteta.
Ume, gazte zein nagusi, guztien gozamenerako egitarau zabala daukate gaurkoan [irailak 15] mutrikuarrek. Hala ere, Galbaixo Txiki egunean, txikienek hartu dute protagonismoa. Jon Landak irabazi du Marmitako Lehiaketa.
Eguraldia lagun, bertako zein ingurukoak gerturatu dira txapelketa, herri bazkari eta bestelakoez gozatzeko. Herri bazkarira, esaterako, 173 lagun apuntatu ziren, inoiz baino gehiago.
Parte hartze handia izan zuten bai kostako buelta herrikoiak eta baita umeen ekintzek ere. Omenaldiek ere izan zuten bere lekua jaietan, futbol taldeko lau jokalariri eta Xabat Bilbatua Galdosi.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.