Berriatuarren Erroak Loran jaiko bazkarirako txartelak salgai daude
Berriatuarren jaia azaroaren 28an egingo da, eta bazkarirako txartelak udaletxean daude salgai, azaroaren 25era arte. Umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte, gazteek 18 eta nagusiek 25.
Iazko bazkarian 350 lagun inguru batu ziren. Mikel Reina Barros Berriatuarrek aitzaki bat gehiago dute azaroaren bigarren erdia jai giroan pasatzeko; izan ere, garai honetan urtero bezala, Erroak Loran berriatuarren jaia bueltan da egitarau zabalagaz, baina baita bere ohiko bazkariagaz ere. Azaroaren 28an izango da egun handia, eta bazkaria izaten dute elkargune nagusi. Bazkarirako txartelak erosteko aukera badute jada berriatuarrek. Udaletxean egin ahalko dute, azaroaren 25eko 15:00ak arte.
Goikolau Kultur Elkarteak eta Berriatuko Udalak antolatutako bazkaria 14:30ean izango da frontoian, eta hiru menu desberdin eskainiko dituzte, eta prezioa desberdina izango da adinaren arabera. Umeen menuan patea, urdaizpiko kroketak, hanburgesa eta saltxitxa parrilan patatekin eta izozkia emango dituzte, ogia eta edariekin (ura eta freskagarriak) batera. Gazte eta helduen menuan, berriz, iberikoak, entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrillan eta limoizko sorbetea cavagaz jarriko dituzte, ogia, kafea eta edariak (ura, ardo beltza, ardo zuria, klaretea eta sagardoa) barne. Menu beganoari dagokionez, entsalada mistoa, kroketa beganoak, barazki menestra, lasagna beganoa eta postrea izango dituzte, ogia, kafea eta edariak barne.
Txartelak eskuratzerako orduan, ohi bezala, adinaren araberako prezioak dituzte. Umeen kasuan, menua 10 euroan lortu ahal izango dute. Gazteek 18 euroan eskuratu ditzakete eta nagusiek 25 euro ordaindu beharko dituzte.