Parte hartzaileek "Zeintzuk dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko inauterietako pertsonaiak?" galderari erantzun beharko diote. Olasagastiren kontserba sorta bat zozkatuko dugu. Martxoaren 11ko 12:00ak arte parte hartu daiteke lehiaketan.
Azken 24 orduetan Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herrietako intzidentzia tasa guztiak mantendu edo jaitsi egin dira; bakar bat ere ez da igo. Ondarroa, gainera, gune laranjan egotetik gure horian egotera pasatu da. Mutrikuko intzidentzia tasa 18,82an kokatu da.
Korrikak utzitako hutsuneari aurre egiteko banku finantzabide bat eskatu behar izan du AEK-k. Hau da, ikasturteari aurre egiteko zorpetu egin behar izan du euskaltegien sareak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.
Sinadura bilketaren helburu nagusia da streaming bidezko ikus-entzunekoetan euskararen presentzia eza eta horrek dakarren eskubide urraketa eztabaidaren erdigunera ekartzea.
Lekeition 4 kasu erregistratu dituzte, eta 1 Ondarroan. Bestetik, Mutrikuko tasa 0 da gaur [otsailak 26]. Datua azpimarratzekoa da. Izan ere, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean tasa hori daukan lehendabiziko herria da.
Antolatzaileek esan dutenez, kultura sustatzen jarraitzeko asmoz antolatu dute jaialdia. Aurten bakarrik bakarkako saioak eskainiko dituzte parte hartzaileek.
Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa zer edo zer igo da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa bere horretan mantendu edo jaitsi egin da.
Intzidentzia tasak ez du gora egin herri bakar baten ere; berdin mantendu edo behera egin dute. Mutrikuko tasa ia 40 puntu jaitsi da azken orduetan, eta gune horian egotetik gune berdean egotera pasatu da. Kasu bat bere ere erregistratu ez zuten azken eguna urrian izan zen.