
42. Urriko Azoka Nagusiak giro ederra eta jendetza bildu ditu Markina-Xemeinen
72 postuk eta hamaika animaliak bete dute Lea-Artibaiko 42. Urriko Azoka Nagusia, eta jende ugari ibili da produktuak erosten eta animaliak ikusten. Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute eguna.

1926ko arraunkadek olatua sortzen jarraitzen dute Ondarroan
1926ko Kontxako Banderaren eta Portugaleteko estropadaren garaipenak gogoratzeko, arraunlari haien senideak omendu dituzte Ondarroan 100 urte uberan taldeko kideek. Kirol lorpenaz harago, herriaren batasuna eta belaunaldiz belaunaldi bizirik iraun duen oroimena nabarmendu dituzte ekitaldian.

470 ikasle inguru elkartu ditu Lea-Artibaiko 35. Kirol Topaketak
Eskualdeko 5. eta 6. mailako ikasleen elkargune izan da gaur [urriak 5] goizean Ondarroa. Bi gune nagusitan banatu dituzte ikasleak, eta Zaldupe inguruan nahiz hondartzan gustura aritu dira jolasean.

Kresalaren talde izaera indartuta, beste hamaika urtez aurrera jarraitzeko "baikor"
Ondarroako Kresala Kultur Elkarteak bere 60. urteurrena ospatu zuen zapatuan [urriak 3]. Taldeko kide diren nahiz izan diren denak elkartu, eta herriaren babesean egin zituzten ospakizunak: "Elkarrekin batu, ospatu, kidetza sustatu eta talde izaera indartu dugunaren sentsazioarekin geratu gara, aurrera egiteko baikor".

"Elkartasunez bete eta negarrez hustu den herria"
Antzar Egunean zendu zen gaztea oroitzeko 10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 6] Lekeition. Herritarrak nahiz zendutako gaztearen senitarteko eta lagunek Lekeitioko udaletxe aurrea bete zuten.

112 ontzik parte hartuko dute Antzar jaian
Iaz baino sei ontzi gehiago arituko dira biharko [irailak 5] Antzar Jokoan. 16:00etan hasiko da lehia, eta 19:00ak arte iraungo du. 11:00etatik aurrera zirkulazioa mugatuko dute.

Amak Emongotzu taldeak irabazi du San Antolin jaietako 30. Paella Txapelketa
Jaietako hirugarren egunagaz batera, Kamiseta Eguna ari dira ospatzen Lekeition. 30. Paella Txapelketan 73 taldek izena eman badute ere, 65 izan dira aurkeztutako paellak. Horrez gain, kuadrilen arteko probak eta II. Lumentzara Igoera ere egin dituzte.

Zabalik dago Ispasterko kirol eskaintzan izena emateko epea
Bost ikastaro egongo dira aukeran, eta irailaren 28an hasi eta maiatzaren 24ra arte egongo dira martxan. Izen ematea irailaren 18ra arte egin ahalko da.

Sanantolin "euskaldun, ez baztertzaile eta askeak" aldarrikatu ditu Lekeitioko Mugimendu Feministak
Jai giroa aldarrikapenez betetzeko deia egiteagaz batera, emakumeak, genero disidenteak eta heteronormatik kanpo bizi diren gorputzak "jaien erdigunera eroan eta dagokien tokia hartzera" gonbidatu dituzte. Iazko bide beretik, aurten ere Arreta Feministako Gunea egongo da turismo bulegoan.

Bizkaiko trontza txapelketako txapela, Mutrikura eta Ondarroara
Andoni Zubiaurre 'Gorixo'-k eta Mikel Agirrek eskuratu dute txapela, lanak 11 minutu eta 44 segundotan amaituta.

Gaztetxoen akuatloia eta helduen triatloia egingo dituzte zapatuan Ondarroan
Gaztetxoen akuatloia 11:00etan hasiko da, eta triatloia, ostera, 16:00etan. Parte hartu nahi dutenek lasterketa hasi baino ordubete lehenago eman beharko dute izena.

270 igerilaritik gora elkartuko ditu Ondarroako itsas zeharkaldiak
Ondarroako Igeri Taldearen ekimenez, domekan [uztailak 12] 10:30etik aurrera Arrigorriko hondartzak hartuko du zeharkaldia.


