Mendexako jaietako herri bazkarirako tiketak eguaztenera arte egongo dira salgai
Abuztuarekin batera helduko dira Mendexako jaiak aurtengoan ere. Hala, prestaketa lanetan murgilduta dabiltza herritarrak, eta besteren artean, abuztuaren 1ean herri bazkaria egingo dute frontoian. Hala, eguaztenera arte egongo da herri bazkarirako tiketak eskuratzeko aukera, Gure Kabian, 15 euroren truke. Bazkaltzeko entsalada, gisatua, tarta izoztua eta ogia jango dituzte, eta edateko ura eta ardoa egongo dira aukeran.