
Txanika eta Eñaut Salegi Markina-Xemeingo Grand Slameko final handian izango dira Erkiaga eta Atainen aurka. Lur Lejardi eta Alize Arriaga markina-xemeindarrek garaipena lortu eta Elaia Gogenola eta Arai Lejardiren aurka ariko dira uztailaren 16an. Mutrikuko Master Serieseko lehen finalerdietan Ihart-Eneritz eta Barandika-Lekerika nagusitu dira.

57 urteko gizona atzo [uztailak 12] eguerdian Ondarroako portura joana zen urpeko arrantza egitera. Gaur [uztailak 13] 10:15 aldera agenteek uretan murgilduta aurkitu dute desagertuaren gorpua.

Barikuan eta zapatuan [uztailak 10 eta 11] Lekeitio jendez bete zen.

150 lagun inguru batu ziren mahaiaren bueltan, eta esker oneko, omenaldia egin zieten irakasleei.