Euskal Ezkontzan giro ona nagusitu da
Barikuan eta zapatuan [uztailak 10 eta 11] Lekeitio jendez bete zen.
Euskal ezkontza ospatu zuten zapatuan [uztailak 11], Lekeition. Barikuan hasi ziren gurdia janzten eta zapatuan ekin zioten kalejirari. 48. urtea izan da antolatzen dutena eta antolatzaileek adierazi dutenez, “ondo joan zen guztia”.
Herrikoez gain, kanpoko jende “ugari” ere bertaratu zen jantziak eta gurdia ikustera. Ikusteaz gain, gurdiak egiten duen soinu bereizgarriaren inguruan ere asko hurbildu ziren galdetzera. “Zorion asko jaso genituen, jendea pozik egon zen eta, beraz, gu ere pozik egon ginen”.
