
Hiru hautagai daude Lekeitioko txupinazoa botatzeko
Lekeitio Lagunkoia, Ipar Arrinda Letona eta Lekeitioko Zinemazaleak elkartea dira hautagaiak. Bozketa uztailaren 22tik 31ra egingo da, Kultur Etxera joanda edo Internetez.

Giro "ezin hobean" ospatu dituzte madalenak Berriatuan eta Aulestin
Asteburuan Berriatuako Madalen auzoan eta Aulestiko Urriola auzoan ospatu ziren madalenak. Kirola, txapelketak eta giro jendetsua nagusitu zen.

Eguenera arte egongo da zabalik Marmitako Txapelketan izena emateko epea
Atuna, 5 kilo patata, 2 kilo kipula, 3 piper eta ogi bakarragaz lehiatu beharko dira parte hartzaileak.

"Gurea bezalako banda batean parte hartzeak gauza asko ematen dizkigu pertsonalki"
Mutrikuko Musika Bandak helduen eta umeen danborradan parte hartuko du, eta kontzertua eskiniko du Malen Egunean.

Santixo Egunari garrantzia eman nahi diote Malen jaietan
'Malen jaixetan, erasorik ez!' lelopean, jaiak agerraldi jendetsuarekin hasiko dira astelehenean [uztailak 20], 18:30ean, Beheko Plazan.

Markina-Xemeinek Karmen jaiei hasiera eman die
Gaurtik [uztailak 15] domekara arte [uztailak 19] ospakizunetan murgilduko dira.

'Vita' ontziaren gertakizuna omenduko dute zapatuan, Lekeition
Lekeitioko Udalaren, Sabino Arana Fundazioaren eta Indalecio Prieto Fundazioaren ekimenez, ekitaldia eta erakusketa egingo dituzte uztailaren 18an 11:00etan, udalbatzar aretoan.

Ugaitz Alegria ondarrutarraren 'Z.U.K.U.A' bakarrizketa estreinatuko da Bilboko Aste Nagusian
Abuztuaren 23, 26, 28 eta 29an egongo da euskarazko bakarrizketa ikusteko aukera.

Peruko Independentziaren Eguna ospatzeko jaialdi handia egingo da Ondarroan
Zapatuan [uztailak 25] folklorea eta kultura batuko dira Ondarroako Itsasaurre plazan.

Berriatuko liburutegiak ordutegia egokitu du udarako
Abuztuan itxita egongo da liburutegia eta iraliean ohiko ordutegiagaz bueltatuko da.

Zabalik dago Mamarrazokan parte hartzeko izen ematea
Abuztuaren 14an [barikua] egingo den azokak 25 postu inguru hartuko ditu, Kafeatze pasealekuko Onoren txosnagunean.

Inperialismoaren Kontrako Eguna ospatuko da Lekeition
Zapatuan [uztailak 25] hitzaldia, mural margoketa eta bazkaria egingo dituzte.

Milaka lagun batu ditu 46. Itsas Soinua Musikaldiak
Bi asteburutan Lekeitio musikaz bete da, bi oholtzagaz: Lekeitioko eliza eta Ikusgarri Zinema aretoa.

VITA ekitaldiak harrera beroa izan du Lekeition
Hamaika lagun elkartu ziren 'VITA & Lekeitiarrak' ekitaldian eta erakusketan.

Giro "atseginean" eta adin desberdinen presentziagaz ospatu da Elkartasun Eguna
Bi eguneko egitarauagaz, lekeitiarrek herri bazkariaz, kontzertuez eta umeen jolasez gozatu dute. Egunak erantzun oso ona jaso du.