Berriatuko liburutegiak ordutegia egokitu du udarako
Abuztuan itxita egongo da liburutegia eta iraliean ohiko ordutegiagaz bueltatuko da.
berriatuko liburutegiaBerriatuko Udala Berriatuko Udalak herriko liburutegiko ordutegia egokitu du udarako. Uztailean, liburutegia astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, erabiltzaileei goizeko zerbitzua eskainiz. Abuztuan, berriz, liburutegia itxita egongo da oporraldia dela eta. Ondoren, irailean, ohiko ordutegira itzuliko da: 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak.
Udalak herritarrak animatu ditu udan ere irakurtzen eta kulturaz gozatzen jarraitzera: “Opor garaia irakurzaletasuna sustatzeko eta liburuez gozatzeko aukera paregabea da”.