Inperialismoaren Kontrako Eguna ospatuko da Lekeition
Zapatuan [uztailak 25] hitzaldia, mural margoketa eta bazkaria egingo dituzte.
Lekeitiok Inperialismoaren Kontrako Eguna ospatuko du zapatuan [uztailak 25], munduan gertatzen ari diren gatazka armatuak eta genoziodioak salatzeko eta nazioarteko langileriaren elkartasuna aldarrikatzeko helburuagaz. Antolatzaileen esanetan, xedea da “kapitalisten onurarako egiten diren gerrak eta genozidioak salatzea eta mundu mailako langileriaren batasuna eta antolakuntza aldarrikatzea”.
Aurreko urtean NATOren aurkako jaurdunaldiaren harira elkartu ziren bezala, aurten ere nazioarteko egoera politikoa izango dute hizpide: “Sionismoaren izaera terrorista, mendebaldeko estatuen basakeria, militarizazioaren ondoriozko langileriaren pobretzea eta alderdi politikoen konplizitatea jarriko ditugu eztabaidaren erdigunean”.
Egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:00etan mural margoketa egingo dute Isuntzako hondartzan. Ondoren, 12:30ean, Zer ari da gertatzen munduan eta zer egin dezakegu? hitzaldia egingo da Konpainiako elizaren plazan. Bertan egongo dira Martin Goitiandia militantea eta Mikel Aramendi kazetaria. Eta egunarekin amaitzeko, 14:30ean, bertso bazkaria egingo da plazan, Marmitako Txapelketaren baitan. Interesdunek Aralde liburu dendan erosi ahalko dituzte bazkaritarako txartelak.