Zabalik dago Mamarrazokan parte hartzeko izen ematea
Abuztuaren 14an [barikua] egingo den azokak 25 postu inguru hartuko ditu, Kafeatze pasealekuko Onoren txosnagunean.
Urtero legez, Onoren txosna batzordeko Mamarrazoki egingo da abuztuaren 14an [barikua], Kafeatze pasealekuan. Bertan, sortzaileek aukera edukiko dute euren lanak plazaratzeko eta euren proiektuak Ondarroan dauden herritarrei erakusteko. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, abuztuaren 9ra arte.
Mamarrazokaren bosgarren aldia da, eta 25 postu inguruk beteko dute Kafeatzeko Onoren txosnagunea. Askotariko produktuak egongo dira: osagarriak, bitxiak, margolanak, kamisetak,… Antolakuntzatik bi mugikor zenbaki aurreratu dituzte izena emateko: 688 88 82 47 eta 688 63 72 83. Izen ematea dei baten bitartez edo whatsapp mezua bidalita egin behar da.