Ugaitz Alegria ondarrutarraren 'Z.U.K.U.A' bakarrizketa estreinatuko da Bilboko Aste Nagusian
Abuztuaren 23, 26, 28 eta 29an egongo da euskarazko bakarrizketa ikusteko aukera.
Ugaitz alegria Z.U.K.U.AUgaitz Alegria Ugaitz Alegria ondarrutarrak eta Maria Cruickshank oñatiarrak Z.U.K.U.A antzezlana estreinatuko dute Euskalduna Bilbaon. Euskarazko umore ikuskizunak ironia, absurdoa eta konplizitatea uztartzen ditu oholtza gainean. Gainera, Bilboko Aste Nagusian estreinatuko da, eta euskara hutsean eskainiko den aukera bakarra izango da. Lau data izango ditu ikuskizunak: abuztuaren 23, 26, 28 eta 29. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude.
Bi aktoreek Goenkalen ezagutu zuten elkar, eta partekatutako loturatik abiatuta, galdera bera planteatzen duen komedia sortu dute: zer gertatzen da geruzak desagertzen direnean?. Horren haritik, eguneroko egoeren, kontraesanen eta presio sozialen artean, Z.U.K.U.A-k denaz barre egitera gonbidetzen du.
Aurreko urtean Tongola ikuskizunagaz egindako apustu horri jarraituta, umorezko gertuko formatuan dator oraingoan ere aktore ondarrutarra.
