
Malen jaiak bete-betean ospatzen dabiltza mutrikuarrak. Gaurkoan Elkartasun Egunean eta Malen Txiki Egunean murgildu dira.

Mikel Arrasate Larrea lekeitiarrak Europako triatloi txapelketa irabaztea lortu du, 03.10,38ko marka eginda. Hala, bere hurrengo helmugetako bat azaroan Abu Dhabin jokatuko den Munduko Triatloi Txapelketa izango da.

Lea Ibarreko 60 urtetik gorako herritarren beharrak ezaguzteko galdetegia abuztuaren 1era arte bete ahalko da.

"Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez" lelopean indarrak batzeko deia egin du Ernai Gazte Antolakundeak. Hala, Markina-Xemeinen agerraldia egin eta herritarrei deialdia egin die irailaren 13an Donostian egingo duten manifestazio nazionalera batzeko.

Abuztuaren 23, 26, 28 eta 29an egongo da euskarazko bakarrizketa ikusteko aukera.

Zapatuan [uztailak 25] folklorea eta kultura batuko dira Ondarroako Itsasaurre plazan.