60 urtetik gorakoen beharrak ezagutzeko inkesta zabaldu dute
Lea Ibarreko 60 urtetik gorako herritarren beharrak ezaguzteko galdetegia abuztuaren 1era arte bete ahalko da.
Lea Ibarra Lagunkoia taldeak mankomunazgoa osatzen duten bost herrietako herritarren beharrak jasotzeko ekimena abiarazi du. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean galdetegi bat osatu dute, 60 urtetik gorako herritarren errealitatea, beharrak eta kezkak ezagutzeko. Herritarren erantzunen eta ekarpenen bitartez jasotako informazioa baliagarria izango da etorkizunean edadetuen ongizatea sustatuko duten ekimenak antolatzeko, hori horrela, parte hartzea oso garrantzitsua dela adierazi dute.
Galdetegian herriko kaleen eta bideen egoera, berdeguneak, atsaden hartzeko eserlekuak, espaloiak eta bideen ikusgarritasuna, aire zabaleko guneak eta segurtasuna izango ditu mintzagai. Garraio publikoari buruz ere galdetuko da, edineko herritarrek gizarte zerbitzuetara edo medikura joateko dituzten zailtasunak ezagutzeko. Etxebizitza eta hau egikitzeko baliabideei buruz ere galdetuko dute. Beste gai batzuen artean, herrian adinekoei zuzendutako ekintzak ere izango dituzte hizpide.
Galdetegia abuztuaren 1era arte bete daiteke.