270 igerilaritik gora elkartuko ditu Ondarroako itsas zeharkaldiak
Ondarroako Igeri Taldearen ekimenez, domekan [uztailak 12] 10:30etik aurrera Arrigorriko hondartzak hartuko du zeharkaldia.
Herriko, eskualdeko nahiz inguruetako igerilariek hartuko dute Ondarroako Arrigorri hondartza domekan [uztailak 12]. Ondarru Igeri Taldearen ekimenez, 39. Ondarroako Itsas Zeharkaldia egingo dute 10:30etik aurrera, eta antoltzaileek jakitera eman dutenez, gaur gaurkoz 270 igerilaritik gora elkartuko ditu lasterketak.
Bi ibilbide daude aukeran. 1600 metrotako lasterketa 11:00etan hasiko da, eta igerilariak hiru txandatan irtengo dira, bost minutuko aldeagaz. Oraingoz, 220 igerilarik egingo dute ibilbide luzea, eta beste 20 parte hartzaile gehiago espero dituzte antolatzaileek. Motzari dagokionez, ostera, 600 metroko zeharkaldia izango da, eta izena emanda 56 igerilari dauden arren, 60 inguru espero dituzte.