
Irailaren 19an [zapatua] egingo den lasterketan emakumeen presentzia zein eskualdeko korrikalarien presentzia espero dute antolatzaileek.

Ia udal denek egin dute bat mozioagaz, eta hainbat konpromiso hartu dituzte. Besteren artean, doako euskalduntzea bermatzeko eta haur eta gaztetxoen aisialdia euskaraz programatzeko konpromisoak hartu dituzte.

Markina-Xemeinek zesta puntako 56. Bizkaiko Herriarteko Txapelketa irabazi du. Markina-xemeindarrek Berriatuko puntisten aurka jokatu zuten joan den zapatuan [uztailak 4], Bermeoko Artza udal pilotalekuan.

Joan den asteburuan Laukizen lehiatu ondoren, Erandiora joango dira oraingoan Mutriku Sokatira taldeko kideak.

Etxebarriko tiro zelaiak Esteban Espilla 'Muni' tiratzailearen V. memoriala hartuko du zapatuan [uztailak 11].

Gaztetxoen akuatloia 11:00etan hasiko da, eta triatloia, ostera, 16:00etan. Parte hartu nahi dutenek lasterketa hasi baino ordubete lehenago eman beharko dute izena.

Ondarroako Igeri Taldearen ekimenez, domekan [uztailak 12] 10:30etik aurrera Arrigorriko hondartzak hartuko du zeharkaldia.