Herriarteko zesta punta txapelketan, Markina-Xemein nagusi
Markina-Xemeinek zesta puntako 56. Bizkaiko Herriarteko Txapelketa irabazi du. Markina-xemeindarrek Berriatuko puntisten aurka jokatu zuten joan den zapatuan [uztailak 4], Bermeoko Artza udal pilotalekuan.
Markina-Xemeingo puntistak txapela jantzita.Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola Markina-Xemeinek irabazi du 56. Bizkaiko Herriarteko Txapelketa zesta puntako kategorian. Bermeoko Artza udal pilotalekuak hartu zuen finala joan den zapatuan [uztailak 4], eta markina-xemeindarrak Berriatuko taldearen aurka aritu ziren norgehiagoka.
Hiru kategoriatan banatuta, irabazleek 2-1 garaitu zituen berriatuarrak. Kareaga eta Orhi markina-xemeindarrek Argoitia III eta Argoitia II berriatuarren aurka galdu zuten (14-30), hala ere, hurrengo bi partidetan egoera irauli eta aurrea hartu zuen Markina-Xemeingo taldeak; Maguregi eta Oinatzek 30 puntu lortuta Lekue eta Aratz garaitu zituzten, 15 puntugaz. Hirugarren partidan oso estu aritu ziren puntistak, izan ere, tanto bakarreko aldeagaz irabazi zuten Arbek eta Salegik, Xabi eta Xuban berriatuarrak 29 puntugaz utziz. Hala, Markina-Xemeinek 2019an irabazitako txapela berriz janztea lortu du.

Berriatuarrak eta markina-xemeindarrak Artza udal pilotalekuan.Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola