Iturri berria, Zaldupe kiroldegiko horman
Zaldupe kiroldegiko horman jarri duten iturri berria.Ondarroako Udala Ondarroako Udalak, herritarren eskaerari erantzunez, iturria jarri du Zaldupe kiroldegiko hormetako batean: “Lehen ere bazegoen toki berdinean beste iturri bat, eta jendeak eskatu egin digu inguru horretan iturri bat jartzeko. Zaldupen ibiltzen den jendetza ikusirik eta pasealekuan ere herritar asko ibiltzen direla kontuan hartuz, ur edangarria ematen duen iturri bat ipini dugu”. Gogorarazi dute iturria ez dela jolasteko, eta uraren kontsumo arduratsua egiteko eskatu dute.

Zaldupe kiroldegiko horman jarri duten iturri berria.Ondarroako Udala