Bizkaiko trontza txapelketako txapela, Mutrikura eta Ondarroara
Andoni Zubiaurre 'Gorixo'-k eta Mikel Agirrek eskuratu dute txapela, lanak 11 minutu eta 44 segundotan amaituta.
Atzo [uztailak 19] Barakaldok hartu zuen Bizkaiko trontza txapelketa, eta txapela eskuratuta itzuli dira bertatik Andoni Zubiaurre Gorixo mutrikuarra eta Mikel Agirre ondarrutarra.
Joseba Arrien eta Oier Arana, alde batetik, eta Aitzol Atutxa eta Julen Larrea, bestetik, izan behar zituzten aurrez-aurre, baina azken orduko baja baten eraginez, Atutxak eta Larreak ez zuten parte hartu. Hala, Gorixo-Agirre eta Arrien-Arana bikoteek jokatu zuten finala: Gorixok eta Agirrek 11 minutu eta 44 segundotan amaitu zituzten lanak, eta Arrienek eta Aranak, 13 minutu eta 52 segundoan.