
Zesta-puntaren Irisak eta Neptunoak
Ihart Arakistain sopeloztarrak eta Maia Goikoetxea berriatuarrak emakumezkoen Jai Alai Liga irabazi dute. Gizonezkoen finalak Xabier Barandika gernika-lumotarraren eta Thibault Basque bidartarraren aldera jo du. Goikoetxeak bere bigarren liga lortu du jarraian; Barandikak, ostera, hirugarrena.

Denboraldi osoa tanto bakarrean sar daiteke
Ihart Arakistain-Maia Goikoetxea eta Aritz Erkiaga-Gorka Sorozabal bikoteek Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren final handia jokatuko dute.

"Nire ibilbidean aldaketa behar nuen, helmuga berriak bilatzeko"
Denboraldi gogorra izan da aurtengoa Ander Okamika Bengoetxea Burgos Burpellet BH taldeko lekeitiarrarentzat: Euskal Herriko Itzulian eroriko gogorra jasan, eta min hartu zuen belaunean. 2027an Euskaltel-Euskadiren elastiko laranja jantziko du.

19 frontoi, 44 txapelketa, 260 partida eta Lauko Final bat
Irailean jokatuko dute, Donostian, Jai Alai Liga erabakiko duen Lauko Finala. Gizonezkoen artean, Aritz Erkiagak, Mikel Mantzisidorrek eta Eñaut Urreistik lortu dute sailkapena; emakumezkoen artean, Elaia Gogenolak, Arai eta Lur Lejardik, Oaia Otañok eta Maia Goikoetxeak.

Isuntzarentzat, bigarren sailkapena jarraian; Ondarroarentzat, iazkoaren ordaina
Isuntza eta Ondarroa seigarren eta zazpigarren sailkatu dira 131. Donostiako Banderaren sailkapen estropadan. 'Lekittarra' eta 'Antiguako Ama', beraz, Kontxan izango dira. Mutrikuk zarratu du gaurko sailkapena, onenen parean arraun eginez.

Kantxa berritua, lehiaketa erabakigarriarentzat
Zapatu honetan [abuztuak 22] eta hurrengo barikuan [abuztuak 28] lehiatuko dute, Santi Brouard pilotaleku eraberrituan, gaur [abuztuak 18] aurkeztu duten Lekeitio Jai Alai Master Seriesa. Gernikako Grand Slameko finalistetako bi, Mikel Mantzisidor eta Aritz Erkiaga, partaideen artean daude.

ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak, azarora arte zabalik
ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren. Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du ETEentzako eraldaketa programa horien aurrekontua: 14 milioi euro bakoitzarentzat.

Azken Gudura Ala jaialdia, rap musikaren habitat
Mutrikuko Gaztetxeak Azken Gudura Ala jaialdia hartuko du bihar [maiatzak 1], 22:30ean hasita. Showcase formatudun emanaldiak egingo dituzte lehenik, Mateo Zikuta eta El Gartoren kontzertua orduko. Pintxadak biribilduko du hip-hop gaualdia.






