Auzolan herrikoia, "komunitatea indartzeko"
Argazkia: Txopitturri Guraso Elkartea. Munitibartarrek auzolanean bat egin dute, herriko eskola margotzeko eta konpontzeko. Herritarrek bikain erantzun diote Txopitturri Guraso Elkartearen deialdiari, eta, guztien “konpromisoari, elkarlanari eta dedikazioari” esker, “elkarrekin gehiago lortzeko gai” girela frogatu dute. Haur zein guraso aritu dira eskola margotzen eta doitzen. Parte hartzaile bakoitzarentzako egokitutako “lan txikiak” prestatu dituzte, eta guztien “denborarekin eta ahaleginarekin” lortu dute berritze lana aurrera eroatea.

Txopitturri Guraso Elkarteko zuzendaritza taldetik “eskerrik beroenak” eman dizkiete auzolanean parte hartu duten herritaer guztiei, tankerako jarduerek “komunitatea indartzeko” duten esangura azpimarratuta.