Urrezko domina bi Solabarrietarentzat
Ager Solabarrietak FEDC Koparen bigarren jardunaldia lehiatu zuen iragan asteburuan, Madrilgo Cantoblancoko tiru eremuan. Hala zutikako, nola etzandako probetan maila handia plazaratu zuen tiratzaile ondarrutarrak, eta bietan ala bietan urrezko dominak poltsikoratu ahal izan zituen.

“Oso pozarren” azaldu da Solabarrieta. Hain zuzen, emaitzak lagun ditu: Sevillak hartutako estreinako jardunaldian ere, garaipena lortu zuen zutikakoan, eta etzandakoan bigarrena izan zen.