Ia 300 mendizale hartu ditu Markina-Xemeingo 60. Mendi Martxak
Domekan [apirilak 19] Markina-Xemein inguruko mendi zein bidezidorrek Markina-Xemeingo Mendi Martxaren 60. ekitaldia hartu zuten. Ia 300 lagun animatu dira aurten parte hartzera: 210 lagunek 11 kilometroko ibilbide laburra hautatu zuten; 80 mendizalek, berriz, 26 kilometroko aukera luzeari aurre egin zioten.
Dena “ederto” aterata, bai parte hartzaileak, bai antolatzaileak aurtengo ekitaldiagaz “oso pozarren” agertu dira. Partaide guztiek, bestalde, silikonazko edalontzi eramangarria opari jaso zuten, anoa guneetan “plastikoaren presentzia murrizteko“. Bestalde, Artibai Mendigoizale Taldea 80. urtemugara ailegatu da aurten eta, hori omentze aldera, “ikusteko moduko” elastiko berria kaleratu dute asteburuan.