Artelango erraldoi eta buruhandi izan zaitezke andramarietan
Andra Mari Egunean [abuztuak 15, zapatua] Artelango erraldoi edo buruhandi izan nahi dutenek 18:30ean Artelango tailerrera joan besterik ez dute egin beharko.
Artelango buruhandi eta erraldoiekin joateko gonbidapena dakar Artelanek. Nahi duzu Andra Mari jaietan Artelango erraldoi edo buruhandi jantzi? Horrela izanez gero, abuztuaren 15an [zapatua] 18:30ean, Artelango tailerrera joan baino ez duzu egin behar, kalejiran irteteko.
Beste alde batetik, abuztuaren 17an, 11:30ean, mojetako auditoriora joateko deia egin du kultur elkarteak, arrantzale zapia eta tresneria kalejiran eroateko.