
Nagusien eguna izan zen atzo eta gaur etxeko txikiekin pentsatutako eguna ari dira ospatzen Ondarroan. Hamalau parte hartzaile aritu dira kukaña txapelketan, eta ikurrina hartzea guztiek merezi izan badute ere, azkenean, Ekain Diez Ladok hartu du.

Lekittoko Marierrota Boleibol Taldeak eta Laperri Txiringitoak antolatu dute gaueko boleibol txapelketa. Abuztuaren 23a da izena emateko azken eguna; leku mugatuak daude.

Jende pilaketak saihesteko, bidea 14:00etan itxiko dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzak eklipsea behatzeko neurriak eta gomendioak bildu ditu: ISO-12312-2 betaurreko ziurtatuak erabili behar dira; jarraian 45 segundo baino gehiago ez behatzea gomendatzen da.

Hamasei tripulaziok parte hartu dute Hego Haize Bela elkartearen ekimenez egin den bela estropada sozialean. Ibilbide laburragoa egin zuten, eguraldi iragarpena tarteko, segurtasuna bermatzeko.

Andra Mari Egunean [abuztuak 15, zapatua] Artelango erraldoi edo buruhandi izan nahi dutenek 18:30ean Artelango tailerrera joan besterik ez dute egin beharko.