Gaubolei txapelketak hartuko du Karraspioko hondartza abuztuaren 28an
Lekittoko Marierrota Boleibol Taldeak eta Laperri Txiringitoak antolatu dute gaueko boleibol txapelketa. Abuztuaren 23a da izena emateko azken eguna; leku mugatuak daude.
IV. Gaubolei Txapelketa egingo da Mendexako Karraspio hondartzan abuztuaren 28an, Lekittoko Marierrota Boleibol Taldearen eta Laperri Txiringitoaren eskutik. Gaueko boleibol txapelketa iluntzean hasiko da, 19:00ak aldera, eta gauean amaituko da. Finala gauerdian jokatuko da eta, ostean, egunari amaiera emateko, musika jartzaileak egongo da txiringitoan. Abutuaren 23a da izena emateko azken eguna.
Txapelketan izena ematea doakoa da. Bikoteka inskribatu beharko da, eta inskribatzen diren pertsonak 18 urtetik gorakoak izan beharko dira (2007an jaiotakoak barne). Leku mugatuak daude, hortaz, ahal denik eta arinen komeni da izena ematea, leku barik ez geratzeko. Aurreikusitako leku kopurua gaindituko balitz, bikote mistoei eta herriko jendeari (Lea-Artibai eskualdea barne) emango liokete lehentasuna. “Animatu eta eman izena, ezin hobeto pasako dugu eta”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.