Haizealdetik haizeberantz, Lekeitioko itsas eremu ingurua ezagutzen
Hamasei tripulaziok parte hartu dute Hego Haize Bela elkartearen ekimenez egin den bela estropada sozialean. Ibilbide laburragoa egin zuten, eguraldi iragarpena tarteko, segurtasuna bermatzeko.
Bela estropada soziala egin dute laugarren urtez Lekeition. Argazkia: Aure Medina Amorrortu Hego H
aize Bela elkartearen ekimenez, bela estropada soziala hartu du laugarren urtez Lekeitioko itsas eremuak. Haizealdeik haizeberantz joan ziren zapatuan [abuztuak 8] parte hartu zuten hamasei tripulazioak, 6-8 milia barruan. Helburua herrian bela sustatzea zen, kirol horren edertasunean murgilduta.
Aure Medina Amorrotu antolatzaileak azaldu legez, 15:00etan kapitainen batzarra eduki zuten eta, ondoren, uretara joan ziren. Bi buia jarri zituzten, bata Santa Katalina itsasargian eta bigarrena, 6-8 miliatara. Lehenengo orduetan oso ondo joan zen estropada, nabigatzeko nahikoa haize onagaz. Hortik aurrera, haizea jaitsi egin zen. 19.00etarako enbata zegoen iragarrita, eta horregatik, ibilbide laburragoa egin zuten: “19:00etarako eguraldi txarra zegoen iragarrita, eta segurtasunagatik, arinago sartu ginen portura”, azaldu du Medinak.
Kaialdean, Isuntza elkartean mokadua hartu zuten parte hartzaileek. Gustura egon ziren elkarregaz, eta ontziak, uretan, segurtasunez. “Dena ondo atera zen. Ez zen izan txapelketa. Denok izan ginen irabazleak”.
Itsas kultura sustatzen laguntzen duen ekimena oso ondo hartu dute herritarrek beste urte batez, eta datorren urtean ere jarriko dute hitzordua antolatzaileek, ekintza soziala eta elkarlana ikur.