25 urteko ibilbidea aitortu dio Ondarroako Udalak Zatozteri
Gauerdian jaso du dendari elkarteak aitortza. Euri zaparrada tarteko, Leokadi ezin izan da kalejiran atera. Hala ere, mezu bat helarazi du: “Arrantzale Egunean egingo dugu dantza denok batera!”.
Zatozte Ondarroako Dendari elkarteari aitortza egin dio udalak jaietan. 25 urteko ibilbidea aitortu zion atzo gauerdian [abuztuak 14] Ondarroako Udalak aurtengo omenduari. Herrian herritarrentzat egiten duten lana aitortu diote. “Zorionak eta eskerrik asko Zatozte. Jarraitu dezagun denon artean herria egiten!”. Zatozte Ondarroako Dendari Elkarteko kideek udaletxearen babesean jaso zuten aitortza.
Izan ere, gauerdian, herria mamuak ailegatzeko zain zegoenean, euri zaparrada hasi zen, eta bertan behera geratu zen Leokadi eta mamuen etorrera. Halere, Leokadik mezu bat bidali zuen, herritar guztiei zabaltzeko, batez ere txikienei. “Arrantzale Egunean egingo dugu dantza denok batera!”.

Omenduak eta kortxeleko mamuak, udaletxean atzo gaurdian, udal ordezkariekin. Argazkia: Ondarroako Udala
Gaztelu puzgarriak, kiroldegian
Gaurko ere euria dago iragarrita, eta hori dela eta, umeentzako gaztelu puzgarriak Zaldupe udal kiroldegian egongo dira. Udalak gogoratu du sarrera erreka aldeko ateetatik egitea, larrialdiko eskailera dagoen parean dauden ateetatik. Bits jaia Zaldupe eskolako jolastokian egingo da, 19:30ean.
Euri iragarpenak iragarpen, jaiek aurrera darraite: IKUS JAIETAKO EGITARAUA