
Herriari eskainitako aurreskuak eta Mutrikuko Musika Bandaren emanaldiak txiki utzi du Itsasaurreko karpa eguerdi partean. Eguraldiak hobera eginda, arratsalde-gauerako iragarritako ekimen guztiek aurrera darraite.

Aurrera KEk eta Mutriku FTk zale asko batu dituzte Zaldupe futbol zelaian. Bigarren zati erdira arte parez pare aritu dira bi taldeak. Etxekoek 4-1 irabazi dute, Alonso (2), Arkarazo eta Leonen golekin.

Laguntza deialdiari esker, Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko 191 gizarte erakundek sustatutako 313 programa garatuko dira.

Errepideko asfaltoa berritu dute eta oinezkoentzako ibilbidea zabaldu, gunea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Gauerdian jaso du dendari elkarteak aitortza. Euri zaparrada tarteko, Leokadi ezin izan da kalejiran atera. Hala ere, mezu bat helarazi du: “Arrantzale Egunean egingo dugu dantza denok batera!”.