Paskual Abaroa 24 inguruko errepidean hobekuntzak egin ditu Lekeitioko Udalak
Errepideko asfaltoa berritu dute eta oinezkoentzako ibilbidea zabaldu, gunea ahalik eta irisgarriena izan dadin.
Paskual Abaroa 24 pareko errepidea eta bidea egokitu ditu udalak. Lekeitioko Udalak Paskual Abaroa 24 inguruko errepideko asfaltoa berritu du eta oinezkoentzako ibilbidea zabaldu du. Oztopoak kenduta, gunea herritar guztientzako ahalik eta irisgarriena eta erosoena izatea bilatu du udalak.