Burumendi Espeleologia Taldeak haitzuloetako lehoia aurkeztu du Mutrikun
'Panthera spelaea' espezieko lehoiaren hezurdurari buruzko hitzaldia eman dute Burumendi Espeleologia Taldeko kideek.
Aretoa bete egin da hitzaldian.Burumendi Espeleologia Taldea Burumendi Espeleologia Taldeak 2023an Ormola Bide Ondoko Leizean aurkitutako haitzuloetako lehoiari buruzko hitzaldia eman zuen astelehenean [azaroak 23] 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Mutrikuarrek ez zuten hitzordura huts egin, aretoa bete zuten, eta duela 31.500 bizi izan zen Panthera spelaea espezieko lehoiaren aurkikuntzaren balioaren berri jaso zuten.