Euskararen Eguneko egitarauak, herriz herri
Ezagutu Lea-Artibai kulturaz eta elkartasunez beteko duen Euskararen Eguneko egitaraua.
AULESTI
- Azaroak 29, domeka.
13:00. Abarka antzerki taldearen eskutik, Hika Jaia ikuskizuna, plazan. - Abenduak 3, eguena.
18:00. Maite Franko ipuin kontalaria, liburutegian.
Ostean. Txokolatada. - Abenduak 12, zapatua.
18:00. Zelan galtzen da hizkuntza bat? solasaldia. Bizkarsoro filmaren pasarteen inguruko solasaldia, Manex Fuchsegaz, aretoan. - Abenduak 28, astelehena.
18:00. Gazteak: euskal kultura barri baterantz solasaldia Aissa Intxaustigaz, 48280 taldeko kideekin eta Janire Atxurragaz, udaletxean.
BERRIATUA
- Abenduak 3, eguaztena.
Goizean. Eskolako umeek ipuin saio musikalagaz gozatzeko aukera izango dute. - Abenduak 15, martitzena.
18:00. Karmele filma proiektatuko dute, Bideogelan. - Abenduak 16, eguaztena.
18:30. Irakurketa kluba Kirmen Uribegaz: Elkarrekin esnatzeko ordua.
ETXEBARRIA
- Abenduak 6, domeka.
12:00. Eskolako umeen bertsoak.
Gero. III. Ipuin laburren lehiaketako sari banaketa.
Azkenik. Jubilatuen kantak eta jan edana.
ISPASTER
- Abenduak 3, eguaztena.
10:00-12:00. Eskolako umeek taloak egingo dituzte Jubilatuen Elkarteko kideekin, Jubilatuen txokoan.
Ostean. Euririk ez bada, kalejiran irtengo dira trikitiagaz herria girotzeko.
LEKEITIO
- Azaroak 28, zapatua.
12:00. Kaixo Musto, arrantza eta ingurumen tailerra, Kofradia aurrean. - Azaroak 30, astelehena.
10:30. Lekeitioko kantak kantatuko dizkiete Herri Eskolako, Azkue Natura Ikastolako eta Institutuko ikasleek Uribarrenegoitzako egoilarieri,Uribarren Abaroa egoitzan. - Abenduak 3, eguena.
18:30. Lekeitioko kanten lehiaketako sari banaketa egingo dute Dzast-egaz, udaletxe aurrean.
19:00. Lekeitioko Berbalagunek antolatuta, Mintzodromoa egingo dute AEKgaz, udaletxe aurrean.
20:00. Kantupoteoa Zaletxuak Kultur Elkarteko kideekin, udaletxe aurrean.
MARKINA-XEMEIN
- Abenduak 2, eguaztena.
18:00. AEKko ikasle eta Berbalagunentzat Markinako Eskolako idazleak XIX. mendean bisita gidatua, udal arrandegitik hasita. - Abenduak 3, eguena.
10:30. AEK-ko ikasle eta Berbalagunentzat Markina-Xemein ezagutzeko bisita gidatua, Karmengo Eliza barrutik.
12:00. Eskolen ekitaldia, Goikoportalean.
Ostean. Txokolate jana.
19:00. Solferino Itsua kantuari buruzko hitzaldia Jabier Kaltzakortaren eskutik. - Abenduak 4, barikua.
17:00. Hikadromoa, Uhagon kulturguneko tabernan. Izena emateko: markina@aek.eus edo 607 59 62 61.
18:00. Errigora, sustraitik espaziora dokumentalaren proiekzioa, Uhagonen.
Ostean. Errigorako produktuen dastaketa. - Abenduak 19, zapatua.
19:00. Nor naizen baneki antzezlana, UNI frontoian. Sarrerak udaletxeko kutxazainean daude salgai.
MUNITIBAR
- Abenduak 4, barikua.
20:30. Amaiur eta Uxueren kontzertua, Habixi Elkargunean.
ONDARROA
- Abenduak 3, eguena.
Goizez. Zubi Zahar Ikastolako ikasleek kalerik kale abestuko dute.
16:15. Elkarretaratzea, Ikastolako jolastokian.
17:30. Zaldupe eskolaren eta Hondar Ahua Guraso Elkartearen eskutik, Euskararen aldeko danborrada eingo dute Zaldupetik Itsasaurrera. - Abenduak 4, barikua.
09:00. Ondarroako piratak liburuaren irakurketa Ana Urkizagaz, Zubi Zahar ikastolan.
ZIORTZA-BOLIBAR
- Abenduak 3, eguena.
18:30. Lau haizetara 4 film laburrez osatutako emanaldia ikusteko aukera egongo da udaletxean.