"Lanpetuta" ibili dira Gym Berdearen urteko azken saioan
Negurako prestaketak egin dituzte: konpostari buelta eman eta ureztatuta utzi dute, negurako ortua prestatu dute eta eskola aurreko lorategi bat konpondu dute.
Ikasleak lanean aritu dira Gym Berdearen saioan.Gym Berdea Aurten azkenengoz elkartu dira Gym Berdeak egitasmoko kideak, eta zeregin asko izan dituzte, negurako guztia prest uzteko.
Alde batetik, konpostari buelta eman diote eta ureztatuta utzi dute. Negurako ortua ere prestatu dute eta eskola aurreko lorategietako bat ere konpontzeko lanak egin dituzte.
Taldeak egiten duen lanaren leloa argia da: “Esfortzu handiz egindako lana errespetatu eta denon artean zaindu dezagun!”