Lea Ibarreko bigarren berdintasun plana osatzeko parte hartze saioa antolatu dute
Bigarren berdintasun plana osatzeko saio irekia egingo dute eguenean [azaroak 19], 17:00etan, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.
Lea Ibarreko Mankomunazgoak bailarako bigarren Berdintasun Plana osatzeko parte hartze saio irekia antolatu du eguenean [azaroak 19] 17:00etan, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean. Helburua, II. Berdintasun Plana bost herrietako herritarren artean osatzea da.
Horretarako, eskualdeko mugimendu feministako kideak, emakume taldeak, guraso elkarteak zein herriko eragileak deitu ditu saiora: “Berdintasuna sustatu nahi duten herritar guztiok zaudete bertara gonbidatuta”. Mankomunazgotik zehaztu dute herritarren parte hartzea “beharrezkoa dela”: “Lea Ibarran funtsezkoak diren sareak eta elkarlana indartzeko herritarren parte hartzea beharrezkoa da. Zain izango gaituzue!”.