Hamabi domina etxera, Argentina eta Uruguaitik Euskal Herrira
Euskal Selekzioak hamabi domina irabazi ditu Munduko Txapelketan. Eskualdeko pilotariak ere bertan izan dira.
Euskal Selekzioko pilotariak, garaipenak ospatzen. Euskal Pilota Federakuntza. Guztira, hamabi. Hamaika final jokatuta, Euskal Pilota Selekzioak 12 domina lortu ditu. Aurreko asteburuan, Barandikak eta Lekerikak urrea jantzi dute gizonezko binakako zesta puntako finala irabazi ostean. Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek eskuz binakako finala irabazi dute Espainiaren alde aritu diren Canabal eta Apeztegiaren aurka, urrea eskuratuz. Parapelotan, Edorta de Anta y German Elkoro eredu izan dira trinketean, selekzioari beste urre bat emanez.
Maite Ortiz de Mendibil izan zuen lagun Maia Goikoetxeak zilarra eskuratu zuten binakako zesta puntako finalean. Partida gogorra izan zen berriatuarrarentzat, eta Espainiaren elastikoagaz jokatu zuten Erika Mugartegik eta Arai Lejardik ekarri zuten urrezko domina Markina-Xemeinera. Eskuz aritu zen Ekhi Irribarriak eta Gaiza Carregalek osatutako bikotea, Euskal Selekzioari beste zilarrezko domina bat emanez. eta Esteban Gaubekak eta Imanol Ibañezek pala motzean. Parapelotan, 36 metroko frontoian urrea eskuratu dute Edorta de Anta eta German Elkorok frantziar jokalariei 2 eta 0 irabazita. Miren Larrartek brontzezko garaikurra ekarri du frontballean lehiatu ostean.