23. Herri Krosak batuko ditu mutrikuarrak
Talaixa Triatloi klubak 23. aldiz antolatu du Mutrikuko Herri Krosa. Zapatuan [urriak 31] lehiatuko dira adin guztietako korrikalariak, eta barikura arte [urriak 30] egongo da izena emateko aukera.
Mutrikuko 23. Herri Krosa ospatuko dute zapatuan [urriak 31]. Talaixa Triatloi klubak ekimen berezi baten batuko ditu mutrikuarrak beste urte batez, eta 14 urtetik gorako korrikalariei egin die lasterketa herrikoian parte hartzeko deia.
Bariku gauera arte egongo da 10 kilometroko lasterketan truke izena emateko aukera, eta norbanako bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Dortsalik geratzekotan, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera 18 euroren truke, 10:30ak arte. Izen ematea herrikrosa.eus web orrian egin beharko da. Dortsalak Mutrikuko Udaletxean batu beharko dira 10:00etatik 11:30etara bitartean. Lehen hezkuntzako hirugarren maila eta seigarren mailara bitarteko ikasleek ere izango dute eurentzat egokitutako erronka. 10:45ean hasiko dute lasterketa, eta mutrikukoeskolakirola@gmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena.