Etxebarrian lehiatuko dira lehen mailako aizkolariak
Lehen Mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko dute zapatuan [urriak 24], 18:00etan, Etxebarriko pilotalekuan.
Etxebarriko pilotalekuak kirol erakustaldia eskainiko du zapatuan [urriak 24]. Punta puntako aizkolariak bertan ariko dira lehian, Lehen Mailako aizkolarien kanporaketa jokatzen. 18:00etan hasiko da kirol proba, eta herritarrek horren lekuko izateko aukera izango dute 20 euro ordainduta.
Ugaitz Mugerza Mendizabal aizkolari mutrikuarrak indar erakustaldia egin beharko du txapelketan aurrera egin ahal izateko. 2019ko, 2023ko, 2024ko eta 2025eko txapelak bereganatu zituen Iker Vicentek, ikusmin handia sortzen aizkolaria bihurtuz. Hurbiletik izango du segika Hodei Ezpeleta eibartarra, bi aldiz txapelduna eta azken hiru urteetan txapeldunorde izan den aizkolaria. Xabier Zalduak ere izango du zeresana zapatuko kanporaketan, eta aurrez aurre izango ditu Eneko Otaño, Ibai Soroa, Arkaitz Etxebeste, Julen Alberdi, Mikel Larrañaga, Julen Gabirondo eta Oier Kañamares.
54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi eta 72ko beste bi ebaki beharko ditu bakoitzak.