Urriko Azoka Nagusiak zesta punta partidak ekarriko ditu
Urriko Azokako txapelketako finalak hartuko ditu Uni frontoiak zapatuan [urriak 10], 18:00etan.
Urriko Azoka Nagusiak giro ezin hobea ekarriko du zapatuan [urriak 10] Markina-Xemeingo Plazabarripera eta Zelaira. Goizak kultura eta bertako produktu eta abereak plazaratuko baditu ere, arratsaldean kirola izango da jaiaren erdigune. Markina-Xemein Zesta Punta Eskolak antolatuta, zesta puntako Urriko Azokako txapelketako bi final lehiatuko dituzte 18:00etan hasita. Maite eta Maia ariko dira Erika eta Eneritzen aurka. Ostean, Maguregik eta Argoitiak osatutako bikotea Aaron eta Peruren aurka ariko dira norgehiagoka. Aurrez aurrekoak ikuseko 5 euro ordaindu beharko dira lehiatilan.