Artzain txakurren erakustaldia egingo dute Aulestin
Artzain txakurren erakustaldia egingo da zapatuan [urriak 24] 17:00etan, Aulestiko Torreko landan.
Bost parte hartzaile batuko ditu zapatuan [urriak 24], 17:00etan, Aulestiko artzain txakur erakustaldiak. Torreko landan batuko dira, artzain zein txakur, herritarrei erakustaldia egiteko. Azkoitiatik joango da Gaizka Etxaniz, Laster txakurragaz; Markina-Xemeindik Igor Elordi, Lagun txakurragaz; Etxebarritik Juan Egurrola, Baserrigaz; Abadiñotik Karlos Ardanza Mendi lagunagaz; eta Galdamestik Jose Mari Fernandez Zuri txakugarragaz.