35. Hiru Txirlo Bizkaiko Txapelketak baditu irabazleak
Angel Ibarluzeak eta Aitziber Olaizolak irabazi dute joan zapatuan [urriak 3] bolari onenaren txapela.
Bolariak zapatuan batu ziren Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian.Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokiak hainbat zale batu zituen zapatuan [urriak 3] 35. Hiru Txirlo Bizkaiko Txapelketako feinalaren lekuko izateko. Angel Ibarluzeak sailkapen orokorrean 48 txirlo batuta eraman zuen txapela, eta Aitziber Olaizolak, 28 txirlo lortuta. Sebas Aranzabalek bigarren postua eskuratu zuen Ibarluzeak baino txirlo bat guitxiagogaz; Mateo Goenagak hirugarren egin zuen 46 txirlogaz. Emakumeen sailkapenean, Nahia Etxaburuk 25 txirlo batu zituen sailkapen orokorrera, Olaizolaren atzetik, bigarren postua lortuz. 21 txirlogaz, Nekane Anta izan zen hirugarrena.
Eskualdean geratu da taldekako saria, izan ere, Berriatuako Asterrika taldea izan da irabazlea; 182 batu dituzte taldekideek, Goitaren 139 txirloen eta Berriatua taldearen 135en aurretik.

Angel Ibarluzeak lehen saria jaso zuen.Markina-Xemeingo Hiru Txirlo