Markina-Xemeinen erabakiko dute Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa
Angel Ibarlzuea eta Aitziber Olaizolak txapela lortzeko aukera askogaz lehiatuko dute biharko [irailak 3] bola jokoa.
Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketako finala ospatuko dute bihar [irailak 3] 12:00etatik aurrera, Markina-Xemeingo. Ziortza-Bolibartik, Berriatutik edo Aulestitik pasa da txapelketa ekainaren 20an hasi zenetik. Ordutik, hamaika jardunaldi jokatu dituzte biharko lehia erabakigarrira heltzeko, eta bizitzen ari diren lehia biziaren erakusle da sailkapen orokorra. Lauzirika bolatokia izango da txapelketako jaurtiketa erabakigarrienen lekuko.
Finalaren bezperan hainbat dira aipatu beharreko jokalariak. Gizonetan, irabazteko aukera askogaz dator Goita taldeko Angel Ibarluzea, aurreko jardunaldietan 46 txirlo eta 22 bola sartuta. Atzetik Asterrika taldeko Sebas Aranzabal dauka, 42 txirlo eta 20 bolagaz. Hirugarren Santa Eufemia A taldeko Anartz Esteban jokalaria dago, 41 txirlo eta 20 bolagaz. Asterrika taldeko Boni plazak Estebanen emaitza bera lortu du orain arte.
Emakumeetan ere Goita taldeak erakutsi du nagusitasuna. Alde nabarmenagaz dago Aitziber Olaizola 28 txirlo eta 15 sartutako bolagaz. Nahia Etxaburu Santa Eufemia A taldeko jokalariak 22 txirlo eta 14 bola lortu ditu orain arte, eta Nekane Antak, 20 txirlo eta 10 bola.
Aterrika, Goita eta Berriatua dira taldeko sailkapeneko buru, hurrenez hurren, 161, 131 eta 119 puntugaz.