Kolpez kolpe, Euskal Herriko txapelak jantzi dituzte Sara Asenjok eta Unai Goitiak
Aulestiarrek Euskal Herriko Ingude Txapelketa irabazi zuten domekan [urriak 25].
Asenjok eta Goitiak irabazlearen txapela jantzi zuten Balmasedan. Unai Goitia Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa eta emakumezkoen eta gizonezkoen ingude txapelketak jokatuko zituzten joan den domekan Balmasedan. Lea-Artibaik ordezkari bikainak izan ditu, izan ere, Unai Goitia eta Sara Asenjo aulestiarrek indar erakustaldia egin zuten ingude altxatze lanetan. 10 kiloko ingudea 94 aldiz astindu zuten Asenjok, eta Elisabeth Txertudi kortezubiarrak emaitza bera lortu bazuen ere, aulestiarrak txapela herrira ekarri zuen. Nerea Egurrola getxoztarra izan zen hirugarrena.
18 kilogaz aritu zen Goitia, eta 88 kolpegaz eskuratu zuen txapela. Gorka Etxeberria oriotarra hurbil izan zuen, baina 86 kolpe ez ziren aulestiarra garaitzeko nahikoak izan. Alex Pedrosa izan zen hirugarrena, 79 kolpegaz.