Oletako EUTik Amorotoko EUTra ur tratatua eramateko lanekin jarraituko du ur partzuergoak 2027an
Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak 2027-2030 aldirako horniduran eta saneamendua inbertsioak egiteko programa onartu du eta lau urteko epean 400,4 milioi euro inbertituko ditu: 253,6 milioi euro hornidurara bideratuko dira eta 142,8 milioi euro, berriz, saneamendura. Lea-Artibairi dagokionez, besteak beste, Oletako EUTik Amorotoko EUTra ur tratatua eramatea ahalbidetuko duen lanekin jarraitzea aurreikusi dute.
Eskualdean edateko uraren “horniduraren bermea handitzeko” eta zerbituzaren “kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko” helburuagaz egingo dute esku-hartzea. Oletako baliabide guztiak batu eta “modu eraginkorrean” kudeatzea helburua. Aurreikuspenen arabera, aanak 2027an hasi eta amaituko dira.
Horrez gain, dagoeneko existitzen diren instalazioak “handitzea eta hobetzeko” egindako inbertsioak gogoratu dituzte, besteak beste, Gorozikako tratamendu-instalazioari Ondarroan egindako hobekuntza. Hain zuzen ere, 5 milioi euro inbertitu dituzte edukiera handitu eta tratamentuaren “kalitatea hobetzeko”.
Era berean, 2027an 2,1 milioi euroko diru-saila bideratuko dute Berriatuko zein Ondarroako hornidurak batzera. Berriatua gainera, Batzar Nagusiak onartutako Udalerrientzako Laguntza Planaren zortzi onuradunetako bat izango da; dirua “hornidura-hodiak berritzeko” erabiliko da. 1980an laguntza-sistema abiatu zutenetik 43 milioi eurotik gora erabili ditu BBUPk udal-erakundeak banaketa-sareak hobetzen laguntzeko.