
Hamar urteko epean, urtero 30.000 euskaldun oso irabaztearen erronka proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Udalak egungo aparkaleku sistema defendatu du, herriarentzat bidezkoa eta eraginkorra dela iritzita, eta uda honetan iazko araudia mantenduko dela baieztatu du.

Bizkaiko Trainera Txapelketa hartu zuen atzo [maiatzak 31] Lekeitiok. Isuntzako absolutuen kategoriako gizonek bigarren postua eskuratu zuten, eta Ondarroako kategoria bereko emakumezkoek indar erakustaldia egin. Egun berean hartu du Getariak Gipuzkoako Trainera Txapelketa, eta Mutrikuko gizonak aritu dira bertan.

Barikuan [maiatzak 29] banatu zituzten Augustin Zubikarai ipuin rallykosariak.

Zapran Guraso Elkarteak antolatutako egunak tailerrak, herri bazkaria, Talent Showa, txapel jaurtiketa eta bazkideen arteko sari zozketak bildu ditu.

Mutrikuko XII. Sprint Triatloia irabazi zuten Maddi Marquet Ferranek eta Joanes Goitisolo Otazuak; ordu bete eta hamar minutuko eta 58 minutu eta 33 segundo markekin, hurrenez hurren.

Mendibarren frontoiak giro bikaina hartu zuen barikuan, San Fermin Lau eta Erdi Txapelketako partidekin.

Zubialdeko Zelaiak artzain eta txakur onenak bildu zituen lehen edizio arrakastatsuan.

Berriatuan jokatutako 640 kiloko finala 2 punturekin amaitu zuten mutrikuarrek, eta ligako sailkapenean hirugarren dira 5 punturekin.

Musikaia Udal Musika Eskolako ikasleek eman zioten hasiera rock jaialdiari, eta antolatzaileak zein parte-hartzaileak oso pozik agertu dira egunaren balorazioarekin.