Zabalik dago pregoilariaren aukeraketan parte hartzeko galdetegia
Uztailaren 6ra arte edukiko dute ispastertarrek pregoilaria proposatzeko aukera.
Ispasterko Santiago eta Santa Ana jaiak heltzear daude, eta ospakizunekin batera pregoilarien aukeraketa ere bai. Udalak galdetegi bat zabaldu du herritarrek pregoilaria proposatu dezaten. Bertan, helbide elektronikoagaz erregistratu eta zenbait galderei erantzun beharko diete herritarrek: aurtengo pregoilaria zein izatea nahi duten eta zergatia azaldu beharko dituzte.
Ispasterko Udalak jakinarazi du azken erabakia jai batzordearena izango dela, izan ere, kontuan izango dira herritarrek proposatzen dituzten erantzun guztiak. Interesdunek ustailaren 6ra arte aurkeztu ditzakete hautagaiak.