Danok BatELA "itzela" izan da
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko ekitaldi solidarioak Lekeitio bete zuen, zapatuan [ekainak 27] .
Danok BatELA egunaImanol Agirre Danok BatELA ekitaldi solidarioak milaka lagun batu zituen zapatuan Lekeitioko kaleetan, hondartzan eta plazan. Ekimenez ekimen, AEA gaixotasuna (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ikusarazi, ikerketarako dirua bildu eta gaixoei zein haien familiei babesa adierazi zieten. Egunak musika, kirol lehiaketak, tailerrak, azokak, dastaketak eta abar batu zituen. Orokorrean giro polita nagusitu zen udalerrian, eta gutxi gorabehera 100 boluntariok lagundu zuten aurrera eroaten. Ez hori bakarrik, herritarren eta herriko elkarteen inplikazioa “oso handia” izan zen.

Aeroplano Bi elkarteak, Zakilixut kuadrillak eta Aittitta Makurra txarangak antolatutako jardunaldiak Lekeitioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso zuen. Antolakuntzatik balorazio positiboa egin arren, adierazi dute oraindik balorazio ekonomikoa falta zaiela.
