Ispasterrek Marije Uranga omenduko du domekan
Domekan [ekainak 28] 12:15ean "Marijeren Txokoa" izendatuko dute, lore eskaintza eta musikarekin lagunduta.
Ispasterrek omenaldia egingo dio Marije Uranga auzokideari domekan [ekainak 28], herritarrek zioten maitasunaren erakusle. Ekitaldia 12:15ean izango da, mezaren ostean, haritz zaharraren azpian, eta haren oroimena eta urte luzez egindako lana aitortzea izango du helburu. Uranga bereziki ezaguna zen haritz zaharraren inguruko lorategia zaintzeagatik. Urteetan, bertako loreak, landareak eta ingurunea “mimo handiz” zaindu zituen, ureztatze lanak eta mantentze lanak eginez. “Haren dedikazioari esker, herriko txoko hori zainduta eta edertuta egon da denbora luzez”.